Instalazioa egun «gerren prestaketarako» erabiltzen dela salatu dute Bota Kuartela asanbladako kideek, eta «bizikidetzarako eta bakerako espazio» bihurtu nahi dutela.
87 urte bete dira faxistek Bizkaiko herri hori bonbardatu zutenetik. Gertatutakoa gogora ekartzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gernikan. Urkulluk iragarri du Batzar Etxearen alboko eraikina «memoria toki» bihurtuko duela.
2008ko krisitik erregistratutako urte hasierarik txarrena izan da: 20.600 langabe gehiago zenbatu ditu INEren inkestak. Zerbitzuen sektorean galdu dira lanpostu gehien.
Lau solasaldiko egitaraua osatu dute Ekologistak Martxan-ek, Greenpeacek, Jauzi Ekosozialak, Meatzaldea Bizirik-ek, Euskal Gune Ekosozialistak eta Sukar Horiak, elkarlanean.
Bilboko bizilagun batek erreklamazioa jarri du Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordean, Bilboko Udalak ez dizkiolako eman azaroan eskatutako hainbat datu. Batzordeak arrazoia eman dio.
«Aurrean dagoena» aldi berean marrazteko nazioarteko ekitaldi bat da Sketchcrawla, 2004an AEBetan sortua. Urtean lau aldiz egiten da, eta biharkoa Zallan egingo dute Euskal herriko marrazkilariek.